Aurtengo kirol lorpenen ekitaldirako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du Andoaingo Udalak
- Aurten ere, Andoaingo Udalak urteko kirol lorpenak aitortzeko ekitaldia antolatuko du.
- Ekitaldia ahalik eta osatuena izan dadin, bai kirol elkarteek bai herritarrek proposatu ahal izango dituzte hautagaiak.
Andoaingo herriak kirol jarduera oparoa du, eta urtean zehar hainbat kirolari eta taldeek emaitza aipagarriak lortzen dituzte diziplina askotan. Udalak urteak daramatza lorpen horiek aitortzen, eta aurten ere Kirol lorpenen ekitaldia antolatuko du, herriko kirolariei eta kirol elkarteei beren lana eta ahalegina aitortzeko helburuarekin.
Ekitaldia abenduaren amaiera aldera egingo den arren, dagoeneko zabalik dago hautagaiak aurkezteko epea. Udalak deia luzatu nahi die bai kirol elkarteei baita herritarrei ere azken denboraldian kirol arloan egindako lorpenen proposamenak helaraz ditzaten. Proposamenak azaroaren 30a baino lehen bidali beharko dira
Hautagaiak proposatzeko irizpideak:
- Kirolaria Andoainen erroldatua izatea edo Andoaingo kirol elkarte batean fitxa edukitzea.
- Gipuzkoa, Lurralde edo Estatuko txapeldun edo azpitxapeldun izan direnak, edo mailaz igoera edo antzeko lorpenak eskuratu dituztenak.
- Mundu mailako txapelketetan parte hartu dutenak, sailkapena edozein izanik ere.
Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu hautagaiak proposatzera.


