2026-2027 Kirol ekintzak

Gaur aurkeztu dira 2026-2027 ikasturtean Andoaingo Udalak eskainiko dituen kirol ikastaroak.

Datorrenean ere, oro har, aurreko ikasturteko jarduerak eskainiko dira:

  • Haurrak (12 hilabetetik gora): igeriketa Gazteak (12-16 urte): fitness ordu gaztea, kross training gaztea eta spining gaztea.
  • Helduak (16+): Igeriketa, aerobik, aquagym, Balance, Fitness, Gap, Hipopresiboak, k-Stretch, Kross training, Pilates, Pump, Soinketa, Spining, Yoga eta Zunba fit.
  • Adinekoak (65+): Dantza, Pilates eta Soinketa.

Izen emateak eta epeak Ikasle berrien izen-ematea ekainaren 15etik 28ra izango da. Online egin daiteke. Aurrez aurre egiteko erabiltzaileak Allurralde kiroldegira joan daitezke, 9:30tik 13:00etara (astelehenetik ostiralera) eta 17:00etatik 19:00etara (astelehen, astearte eta ostegunetan).

Ikasle berrien izen-ematea: ekainaren 15etik 28ra Behin-behineko eskaerak eta erreklamazioak argitaratzea: ekainaren 30etik uztailaren 1era.

Lekuen zozketa: uztailaren 3an.

Ordainketa - lekuak berrestea: uztailaren 6tik 16ra.

Leku libreetan izena ematea: irailaren 1etik aurrera.

Kanpaina berri honetan igeriketa ikastaroak 2026ko urriaren 1ean hasiko dira (2027ko ekainaren 19an bukatu). Gainontzeko ikastaroek, berriz, irailaren 16a izango dute lehen eguna (2027ko ekainaren 19ra bitarte).

Ikasturte honetan zehar jardueraren bat aretoaz alda daiteke Allurraldeko handitze obrak direla eta.

+ INFO