Prest dugu aurtengo uda kanpaina. Udal jarduera fisikoko eta kiroletako zerbitzuak UDA 2026 kirol jarduera fisikoen programarako izen emateak irekiko ditu maiatzaren 4ean.
Gaztetxoentzako jarduerak hauek dira: igeriketa, goizean kirolean eta tenisa. 16 urtetik gorakoentzat: igeriketa, K-Stretch, Yoga, Aquagym, Pilates, Zunba-fit, Spining, Krosstraining, Pump eta GAP. Eta 65 urtetik gorakoentzat: soinketa eta pilates.
Hauek dira izena emateko prozesuaren datak:
• Izen emateak: maiatzak 4-17
• Behin-behineko zerrendak eta alegazioak: maiatzak 19-20
• Zozketa streaming bidez: maiatzak 22
• Plazak berrestea eta ordaintzea: maiatzak 25 - ekainak 7
• Izen ematea plaza libreetan: ekainaren 10etik aurrera
Informazio gehiago nahi izanez gero, helbide elektroniko honetan eska daiteke:
BALDINTZAK KONTSULTATU

