Azarotik aurrera erabilgarri egongo da Mugiment KirolTxartela
- Txartela honek aukera emango dio erabiltzaileari ekimen honen barruan dagoen beste edozein kirol instalazio erabili ahal izateko
- Doakoa da, ez du gastu gehigarririk eta txartel birtuala izango da;
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 70 herri baino gehiagok eman dute
izena dagoeneko ekimenean.
Azaroko lehen egunarekin batera martxan izango da Mugiment KirolTxartela. Orain hilabete batzuk iragarri bezala, txartela honek aukera emango dio erabiltzaileari ekimen honen barruan dagoen beste edozein kirol instalazio erabili ahal izateko, haien baldintzak errespetatuz beti ere. Helburuak dira kirola sustatzea eta herritarrei kirol eskaintza handitzea.
Doakoa da, ez du gastu gehigarririk eta txartel birtuala izango da; horregatik, ekimenari dagokion APPa instalatu beharra dago mugikorrean. Edonola, zehaztun guztiak https://kiroltxartela.eus/ atarian daude kontsultatzeko moduan.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 70 herri baino gehiagok eman dute izena dagoeneko ekimenean.