Mugitu Andoain ekimenak edizio berria ospatuko du irailaren 23an, larunbat honetan
- Udala elkarlanean jarduo da herriko 11 elkarte eta talderekin egitasmo honen antolaketan
- Guztira 9 kirol jarduera egingo dira, goizeko 9:30etan hasi eta 13:00ak Denboraldiko lorpenen aitortza ekitaldiarekin amaituko da ekimena Zumea plazan
- Ekimenak Gipuzkoako Aldundiko Emakumeak Kirolean ekimena barnebiltzen
Ikasturte berria hasi berria den honetan, azken urteetan bezala, aurten ere Mugitu Andoain ekimenak edizio berria ospatuko du. Larunbat honetan izango da, irailaren 23an, eta guztira 9 ekimen antolaturiko dlira, askotariko ezaugarriekin eta adin guztientzat. Andoaingo udalaren koordinazio pean, hamaika elkarte eta taldek hartu dute parte egitasmoaren antolaketan (lbili Andoain, Euskalduna, Euskalduna Andoaindarra, CDB Leizaran, Ganbara ST, Karate Andoain, Txirrindandoain, Soinketa 65+, Andoaingo Txirrindulari eskola, Oskarbi elkartea, Gazteleku pelota).
Lehen ekimena goizeko 9:30etan hasiko da eta azkena 12:15etan. Guztiak 13:00ak bueltarako amaituko dira, ordu horretan, denboraldiko lorpenen aitortza ekitaldia egingo baita Zumea plazan. Ordu horretan pintxoak banatuko dlira partaide guztientzat, baita opari ezberdinak ere.
Gogoratuko dugu Mugitu Andoain ekimenaren helburua jarduera fisiko eta kirolaren onurak azpimarratu eta praktika horien sustatzea direla. Jakina da jarduera fisikoak gure bizi kalitatea hobetzen laguntzen duela, bai arlo fisikoan, baita emozionalean ere. Alde horretatik, herriko talde eta elkarteek egiten duten moduan, Udalak kirolaren aldeko sustapena egiten jarraituko du, ikasturte osoan zehar, baita horrelako elkarlanetik jaiotzen diren horrelako egitasmoak sustatuz.
Gainera, ekimena Emakumeak Kirolean Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan duen ekimenarekin bat dator; hori dela eta, Kirol arloko teknikari Maria Jose Paredesek hartu du parte agerraldian.