Hobekuntzak arrateko gimnasioan

Maiatzak 08, 2023

Arrateko gimnasioaren erabilera eta eskaria ikusita, gimnasioaren aukerak hobetzeko eta zabaltzeko lanean aritu gara. Ildo horretatik, gimnasioa berrantolatuko da, entrenatzeko aukerak dibertsifikatuko dituen makineria eta ekipamendu berria gehituz.

Berrantolaketa hori dela eta, gimnasioa itxita egongo da jedearentzat maiatzaren 12tik 14ra.

Maiatzaren 15etik 19ra, aretoko egungo makineriaren zati handi bat kardio-eremuan erabili ahal izango da, pisu librea izan ezik. Egun hauetan pisu libreko entrenamendua Allurraldeko gimnasioan egin ahal izango da.

Sentitzen dugu egoera horrek sor diezazkizuen eragozpenak, baina uste dugu emaitzak merezi izango duela.