Prest dugu aurtengo uda kanpaina. Udal jarduera fisikoko eta kiroletako zerbitzuak UDA 2023 kirol jarduera fisikoen programarako izen emateak irekiko ditu maiatzaren 4ean.
Gaztetxoentzako jarduerak hauek dira: igeriketa, goizean kirolean, tenisa eta bizikleta+kirola. Eta 16 urtetik gorakoentzat: igeriketa, K-Stretch, Yoga, Aquagym, Pilates, Zunba-fit, Spining, Krosstraining, Pilates, Pump eta GAP. Hauek dira izena emateko prozesuaren datak:
• Izen emateak: maiatzak 4-14
• Behin-behineko zerrendak eta alegazioak: maiatzak 16-17
• Zozketa streaming bidez: maiatzak 19
• Plazak berrestea eta ordaintzea: maiatzak 24-31
• Izen ematea plaza libreetan: ekainaren 5etik aurrera
Informazio gehiago nahi izanez gero, helbide elektroniko honetan eska daiteke: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo 943 300 147.