Buruntzaldeko emakumeen III. Pala Topaketa

Martxoak 16, 2023

Udalak emakumearen nazioarteko egunaren inguruan antolatutako ekitaldien barruan, datorren martxoaren 18an Buruntzaldeko emakumeen hirugarren pilota topaketa egingo da Arrate pilotalekuan 17:00etatik 20:00etara.

Jolaserako jarduera bat, 12 urtetik gorako emakume guztientzat irekia, pilotaren praktika ezagutu eta lagunekin edo familiarekin ondo pasatu nahi dutenentzat.

Ez da ezer eraman behar, materiala antolatzaileek jartzen dute. Ama, alaba, arreba, lagun guztiak gonbidatuta zaudete parte hartzera!!!