Inauterietako kirol selfie-ak

Urtarrilak 31, 2024

 EGIZU “SELFIE” BAT!

Inauteriak datozela eta, Allurralde kiroldegitik animatzen zaituztegu hurrengo ostegun edo ostiralean gure instalazioetan jardueraren bat egiten duzuenok mozorrotuta etortzera eta “selfie” batekin une hori hilezkortzera. Aurtengo gaia "WILD WEST " izango da.

Argazkietan bakarka edo taldeka agertzeko aukera izango duzue. Mozorrotuta edo nolabait karakterizatuta ateratzea izango da baldintza bakarra. Parte hartzeko gure posta elektronikora Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. bidali beharko dizkiguzue zuen argazkiak eta guztien artean hoberenak aukeratuko ditugu webgunean jartzeko. Ez pentsatu eta mozorrotu zaitez!

Gogorarazten dizuegu ez dagoela helduen ikastarorik otsailaren 12an eta 13an. Eta otsailaren 8tik 13ra ez dagoela igeriketa ikastarorik haurrentzat.