Udal Kirol instalazioetako abonuak berritzeko kanpaina

Azaroak 29, 2022

Abenduaren 31an Andoaingo udal instalazioetako abonua bukatzen dela gogorarazten zaizue, beraz dauden abantailez gozatu ahal izateko, abenduaren 30a baino lehen ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko duzue:

  • Familiako Abonu guztiak (Familiarra, guraso bakarreko familiak, familia ugaria*): familian bizi diren eta ikasten ari diren 18-26 urte bitarteko beherako seme/alaben matrikula edo langabezi txartela.
    • *Familia ugariak: Familia ugariaren ziurtagiri eguneratua. (Abonamendu mota honetara aldatuz gero edo dokumentua iraungi bada)
    • Guraso bakarreko familiak: abonamendu mota honetara aldatzearen berri eman.
  • Langabeentzako abonamenduak: Dagokien ziurtagiria eguneratua.
  • Erretiratuentzako edo minusbaliatuentzako abonamenduak: Dagokien ziurtagiria. (Abonamendu mota honetara aldatuz gero aurkeztu).

Abonuan baja edo edozein aldaketa egiteko kiroldegitik pasa zaitezke edo web orrian kontsulta dezakezu.

Abenduaren 30erako ez bazara gurekin harremanetan jartzen, bazkide izaten jarraitu nahi duzula ulertuko dugu. Abonua automatikoki berrituko da urte osorako.

Bestalde, Buruntzaldeko abantailaz gozatzeko aukera izaten jarraituko duzu:

  • Urnieta, Usurbil eta Lasarte-Oriako kirol instalazioen erabilera.
  • La Perla, KSUB, Buceo Donosti, Eroski Bidaiak eta Urnieta Pitch&Putt enpresetan promozioak eta deskontuak; ikus hemen.

2023 BIORRIKOA