Mugitu Andoain 2022

Urriak 11, 2022

 MUGITU ANDOAIN 2022 

Bihar, urriaren  12an, MUGITU ANDOAIN ospatuko dugu. Jarduera hori irailaren 24an egin behar zen, baina eguraldi txarra zela-eta, bertan behera utzi behar izan genuen.

Biharko eguraldi iragarpena ere ez da oso ona, eta, beraz, egitaraua aldatu behar izan da eta jarduera guztiak Ondarreta ikastetxeko jolastokian egingo dira.

ORDUTEGIA

10:00 Mendi bizikleta irteera. Goikoplaza. 

10:00 Arte martzialetako lantegiak, Karate eta Kenpo Kai. Ondarreta

11:00 Gimnastika erritmikoko lantegia. Ondarreta

11:45 Zinta-jokoa eta trebetasun-zirkuitua (ekarri ahal izango dira, bizikletak, patinak, patineteak, etab.) Ondarreta.

12:30 Dantzaldia online (65 urtetik gorakoak).

13:00 Kirol merezimendua eta zizka-mizkak (pintxoak) parte-hartzaileentzat.

Jarduera Fisiko eta Kiroletako Lansailetik animatu nahi zaituztegu herritar guztiak jarduera hauetan parte hartzera.