Emakumeen Kirolaren Ertzak

Martxoak 22, 2022

Lerro hauen bidez jakinarazten dizuegu emakumearen nazioarteko egunaren inguruko programazioa dela eta, datorren ostegunean, martxoaren 24ean, arratsaldeko 19:00etan eta Basteroko ekitaldi aretoan, “Emakumeen kirolaren ertzak” izeneko mahai-ingurua egingo dela.

Ainara Arratibel Berriako kirol kazetariak dinamizatuko du jarduera eta bertan parte hartuko duten hizlariak, Nora Mendizabal (Andoaingo Gaztelekuko pilotari profesionala), Nahia Zudaire (Buruntzaldea IKTko igerilari paraolinpikoa) eta Larraitz Lukas (Realeko futbolari ohia) izango dira.

Bertan parte hartzera gonbidatu eta animatzen zaituztegu.