Inauterietako kirol selfie-ak 2022

Otsailak 18, 2022

EGIZU “SELFIE” BAT!

Inauteriak datozela eta, Allurralde kiroldegitik animatzen zaituztegu hurrengo ostegun edo ostiralean gure instalazioetan jardueraren bat egiten duzuenok mozorrotuta etortzera eta “selfie” batekin une hori hilezkortzera. Aurtengo gaia "circus circus" zirkoa izango da

Argazkietan bakarka edo taldeka agertzeko aukera izango duzue. Mozorrotuta edo nolabait karakterizatuta ateratzea izango da baldintza bakarra. Parte hartzeko gure posta elektronikora Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. bidali beharko dizkiguzue zuen argazkiak eta guztien artean hoberenak aukeratuko ditugu webgune berrian jartzeko. Ez pentsatu eta mozorrotu zaitez!

Gogorarazten dizuegu ez dagoela helduen ikastarorik otsailaren 28an (astelehena) eta martxoaren 1ean (asteartea). Eta otsailaren 24tik (osteguna) marxoaren 1era (asteartea) ez dagoela igeriketa ikastarorik haurrentzat.