Emakumeok Mugimenduan!!

Otsailak 10, 2022

Andoaingo jarduera fisikoaren eta kirolen udal zerbitzuak bat egiten du ekimen honekin, eta lerro hauetatik erronka digital solidarioan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura, lankidetza, gazteria eta kirol departamentuak “Emakumea eta kirola” programaren barruan “Emakumeok mugimenduan” ekimena jarri du abian emakumezkoen aktibotasunaren garapena sustatu, babestu, lagundu eta bistaratzeko.

Emakumeek egiten dugun jarduera fisikoa bultzatu nahi dugu, etxean edo aire zabalean, kiroldegian, pilotalekuan, taldean edo banaka, denak balio du.

Eman izena erronkan eta hasi zure jarduera erregistratzen!