JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA 47/2021 DEKRETUAREN ONDOREN

Abenduak 20, 2021

Lehendakariaren 47/2021 Dekretua aplikatuz, Andoaingo Udala Europar Batasunaren Covid Digital Ziurtagiria (QR) eskatzen ari da udalaren kirol instalazioetara sartu ahal izateko, eta, era berean, ziurtagiri hori ez dutenei aukera emango die ikastaroetan baja emateko eta udalaren kirol instalazioetako abonuak aldi baterako eteteko, dekretua indarrean dagoen bitartean.