COVID ZIURTAGIRIA

Abenduak 15, 2021

Dakizuenez, Eusko Jaurlaritzak dekretu berri bat argitaratu du, estalitako kirol-instalazioetara sartzeko Europar Batasunaren Covid Digital Ziurtagiriaren (QR) eskakizuna nahitaezkoa dela ezartzen duena.

Ildo horretatik, jakinarazten dizuet bihartik aurrera kirol instalazioetara sartu nahi duen orok, 12 urtetik beherako haurrek izan ezik, aipatutako covid ziurtagiria aurkeztu beharko duela instalazioen sarreran.

Aurreikus daiteke baldintza hori martxan jartzeak hasierako nahasmena eta deskoordinazioa sor ditzakeela, eta, beraz, instalazioetako langileekiko enpatia eta prozesuan laguntzea eskatzen dizuegu.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.