ABONUAK BERRITZEKO KANPAINA

Abenduak 03, 2021

Abenduaren 31ean Andoaingo udal instalazioetako abonamendua bukatzen dela gogorarazten zaizue, beraz dauden abantailez gozatu ahal izateko, abenduaren 30a baino lehen ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko duzue:

  • Abonamendu familiarrak: familian bizi diren eta ikasten ari diren 18-26 urte bitarteko beherako seme/alaben matrikula edo langabezi txartela.
  • Familia ugariak: Familia ugariaren ziurtagiria.
  • Langabetuak, jubilatuak eta minusbaliatuak: Dagokien ziurtagiria.

Abonamenduan baja edo edozein aldaketa egiteko kiroldegitik pasa zaitezke edo web orrian kontsulta dezakezu.

  • Abenduaren 30erako ez bazara gurekin harremanetan jartzen kiroldegiko bazkide izaten jarraitu nahi duzula ulertuko dugu.

Bestalde, Buruntzaldeko abantailaz gozatzeko aukera izaten jarraituko duzu:

  • Urnieta, Usurbil eta Lasarte-Oriako kirol instalazioen erabilera.
  • La Perla, KSUB, Buceo Donosti, Eroski Bidaiak eta Urnieta Pitch&Putt enpresetan promozioak eta deskontuak.

Gogora itzazu ariketa fisikoa egitearen onurak:

  •  Osasunaren hobekuntza, batez ere gaixotasun kardiobaskularren ondorioz heriotza arriskuaren gutxitzea,   hipertentsioa, minbizi konkretu batzuk, hipertentsio arterialaren eta diabetesaren garapenaren arriskuari aurrea hartzea edo bere agerpena atzeratzea.
  • Gorputz koipearen erabilera gehitzea eta pisuaren kontrola hobetzea.
  • Antsietateari aurre egiten eta bere sintomak hobetzen laguntzen du.
  • Haurren bizitza kardiobaskularraren ohiturak ezartzen laguntzen du eta adin helduan gaixotasun kardiobaskularrak gara daitezkeen faktoreak (obesitatea, hipertentsioa, hiperkolesterolemia, eta abar) aurre egiten laguntzen du.

PREZIOAK