MUGITU ANDOAIN!!

Irailak 23, 2021

LARUNBAT HONETAN, UDALAK ETA HERRIKO KLUBEN LANKIDETZAK ANTOLATUTA, "MUGITU ANDOAIN" JARDUERA FISIKO ETA KIROLEKO JARDUNALDIA ITZULIKO DA AIRE ZABALEKO ESPAZIO PUBLIKOETARA


Andoaingo Udalak Andoaingo kaleetan jarduera fisikoa ikusarazteko jardunaldi bat antolatu du datorren irailaren 25an, larunbata.

Mugitu Andoain programa urtero garatzen da, Andoaingo kaleetara jarduera fisikoa eta kirola ateratzeko, herritar guztiek parte hartu ahal izan dezaten.


Iaz COVIDaren eraginez geldialdia egin ondoren, aurten Andoaingo Udaleko jarduera fisikoko eta kiroleko, gizarte-zerbitzuetako eta berdintasuneko sailek antolatuta eta Santa Cruz eta Bertxin jubilatuen elkarteekin eta kirol elkarteen laguntzaz (Euskalduna mendigoizale Taldea, Andoaingo Txirrindulari Eskola, CDB Leizaran, Ganbara SKT, SD Euskalduna,  Bidewushu elkartea, Kabutoken elkartea, Andoaingo karate elkartea eta kiroldegiko 65 urtez gorakoen gimnasia taldea) osasun-neurrietara egokita garatuko da.


Mugitu Andoainen helburua jarduera fisikoa sustatzea da, kirola ikusaraziz eta Andoaingo kaleak okupatuz, jai eta parte-hartze giroan.

Jarduera-programa honen bidez, Udalak Andoaindarrek, adina kontuan hartu gabe, hainbat jarduera ezagutu eta eguneroko ohitura osasungarriak eskura ditzaten bultzatu nahi du. Horregatik, jardunaldi honetan, haur, heldu, familia eta 65 urtetik gorako pertsonentzako jarduerak daude ".


Jardunaldia goizeko 9: 00etan hasiko da Zumea plazan, Euskalduna mendi taldeak antolatutako mendi irteerarekin, eta 12: 45ean amaituko da Zumean bertan, denboraldi atipiko eta zail honetan lorpenak lortu dituzten udalerriko kirolariei esker ona adierazteko ekitaldi batekin; besteak beste, larruzko paleta eta pala motzeko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi duen Gazteleku elkarteko pala taldea eta Gipuzkoako erlojupeko txapelketa irabazi duen Andoaingo Txirrindulari eskolako kadete taldea. Gainera, aipamen berezia egingo zaio Ana Cerro Bernal arkulariari, Estatuko eta nazioarteko hainbat txapelketatan izan duen ibilbideagatik eta lortutako garaipenagatik arku-tiroa modalitatean.


Larunbat honetan, parte hartu nahi duten pertsona, familia, lagun eta koadrilek honako jarduera hauetan parte hartu ahal izango dute:


• 9:00 mendi irteera Euskalduna mendi taldeak antolatuta
• 10:00 nordic walking ikastaroa, ibili Andoain, saskibaloi-eskubaloi-futbola eta irteera mendiko bizikletan
• Wushu-taichi tailerra
• 11:00 skate boarding eta sufrskate tailerrak eta kenpo-kai defentsa pertsonala
• 12:00 karate tailerra eta lineako dantza
• 12:45 kirolariak aintzatesteko ekitaldia

Era berean, ostiraletik, hilak 17tik, 25era, Iñaki Vergara argazkilariaren erakusketa bat ikusi ahal izango da Allurralde kiroldegiko harmailetan. Bertan, emakumezko kirolarien irudiak ikusi ahal izango dira, ahalegin betean eta gizonezkoen mailan daudela erakutsiz. Emakumeen kirola goraka doa, eta berdintasun eta kirol sailen arteko lankidetzagatik posible izan den erakusketa honekin, ikusgarriago egin nahi dugu eta kirolean berdintasuna lortzeko urratsak ematen jarraitu.

PROGRAMAZIOA