2021 - 2022 KIROL KANPAINA

Uztailak 30, 2021

 UDAL KIROL ETA JARDUERA FISIKOKO ZERBITZUAK KIROL JARDUERA FISIKOEN 2021-2022 KANPAINA JARRI DU ABIAN

  • Izen-emateak abuztuaren 30etik irailaren 3ra bitartean egin ahal izango dira, online zein aurrez aurre.
  • Berrikuntza gisa, Pilatesen jarduera eta aholkularitza pertsonalizatuko bi aukera berri daude.

Oscar Mendo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zinegotziak iragarri duenez, "irailaren 22an hasiko da kirol jarduera fisikoei buruzko ikastaroa, eta eskaintza askotarikoa izango da, herritar guztientzat. Udaleko kirol-instalazioen erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zerbitzuak, aurreko ikasturtean egin zuen bezala, neurri espezifikoak hartu ditu pandemiari buruz indarrean dagoen araudia errespetatuz".

"Jarduera guztietarako, ikasle berriek abuztuaren 30etik irailaren 3ra eman ahal izango dute izena, bai online,webgunearen bidez, bai Allurralde kiroldegiko bulegoetan bertan, goizez (astearte, asteazken eta ostiraletan, 9:30etik 14:30era) eta arratsaldez (astelehen, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era)", azaldu du Mendok.

"Eskainitako jarduerei eta herritarrek egindako eskaera askori erantzunez, datorren ikasturtean bi berrikuntza izango dira:

  • Pilates ikastaroak, goizez zein arratsaldez
  • Fitness-eko gelan aholkularitza pertsonalizatua emateko bi aukera berri, abonuan sartu ohi denaz gain, makinen erabilerari buruzko oinarrizko aholkularitzari dagokionez:
    • Entrenatzaile pertsonala 50 minutuko saioen bidez, saio bakoitzeko 30 euro ordainduta.
    • Hiru hilean behin helburu pertsonalak lortzeko entrenamendu bat programatzea, 90 euroko prezioan.

"Jarduera fisikoa eta kirola bultzatzea eta adin ezberdinetako erabiltzaileengana iristea da gure lehentasuna", azpimarratu du Mendok.


Maider Lainez Andoaingo alkateak kirol eskaintza fisiko zabal honetan parte hartzeko deia egin die herritarrei, "Covid-19ak zerbait erakutsi badigu, orain inoiz baino gehiago jarduera fisikoa eta kirola egitea ezinbestekoa dela da", amaitu du Lainezek.