33/2021 DEKRETUAREN OSTEKO JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA

Uztailak 26, 2021

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 23an argitaratutako pandemiari aurre egiteko prebentzio neurriei buruzko azken dekretua kontuan hartuta, instalazioetako edukiera murriztu da berriz ere, eta aire zabaleko espazioetan maskara erabiltzea nahitaezkoa da berriz ere.

Udalerrian kirol jarduera fisikoak egiteko baldintzak honako hauek dira:

KIROL EREMUA

EGOERA

UDAL KIROL INSTALAZIOAK

  • IREKITA JENDEARENTZAT: AURRETIKO ZITA ETA %35EKO AFOROAREKIN.
  • ALDAGELAK ETA DUTXAK ERABIL DAITEZKE
  • JARDUEREN PROGRAMA: 10 pertsonako taldeetan eta beti maskarilarekin, kanpoan egiten den intentsitate handiko jarduera fisikoko aparteko uneetan izan ezik.

ESKOLA KIROLA

  • ENTRENAMENDUAK EGIN DAITEZKE, 10 pertsonako taldeetan, taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta musukoarekin. Lehiaketetan parte har daiteke.

KIROL FEDERATUA

  • FEDERATUEN ENTRENAMENDUAK EGIN DAITEZKE, taldeen mugarik gabe.
  • FEDERATUEN LEIHAKETAK ANTOLATU DAITEZKE PUBLIKOAREKIN, GEHIENEZ 400 LAGUNEKO EDUKIERA BARNEKO INSTALAZIOETAN ETA 600 KANPOKOETAN.

JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA AIRE ZABALEAN

  • EGIN DAITEKE, KONTAKTURIK GABE ETA PERTSONA MUGARIK GABE.
 

MASKARILA

  • EZ DA ERABILI BEHARKO: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesional edo erdi profesionaleanmurgildutako taldeen entrenamenduetan eta lehiaketetan eta kanpoko jarduera fisiko biziko ezohiko uneetan.