30/2021 DEKRETUAREN OSTEKO JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA

Ekainak 19, 2021

Eusko Jaurlaritzak ekainaren 19an argitaratutako pandemiari aurre egiteko prebentzio neurriei buruzko azken dekretua kontuan hartuta, Andoaingo Udalak nabarmendu nahi du berreskuratu egiten dela kirol lehiaketetan publikoa egoteko aukera eta barruko instalazioetako kirol jarduera 10 pertsonako taldeetan egituratu daitekeela.


Udalerrian kirol jarduera fisikoak egiteko baldintzak honako hauek dira:

KIROL EREMUA

EGOERA

UDAL KIROL INSTALAZIOAK

  • IREKITA JENDEARENTZAT: AURRETIKO ZITA ETA %50EKO AFOROAREKIN ETA 22:30AK ARTE.
  • ALDAGELAK ETA DUTXAK ERABIL DAITEZKE
  • JARDUEREN PROGRAMA: 10 pertsonako taldeetan eta beti maskarilarekin, kanpoan egiten den intentsitate handiko jarduera fisikoko aparteko uneetan izan ezik.

ESKOLA KIROLA

  • ENTRENAMENDUAK EGIN DAITEZKE, 10 pertsonako taldeetan, taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta musukoarekin. Lehiaketetan parte har daiteke.

KIROL FEDERATUA

  • FEDERATUEN ENTRENAMENDUAK EGIN DAITEZKE, taldeen mugarik gabe.
  • FEDERATUEN LEIHAKETAK ANTOLATU DAITEZKE PUBLIKOAREKIN, %60KO AFOROAREKIN.

JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA AIRE ZABALEAN

  • EGIN DAITEKE, KONTAKTURIK GABE ETA PERTSONA MUGARIK GABE.
 

MASKARILA

  • MOMENTUORO ERABILI BEHAR DA SALBUESPEN HAUEKIN: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesional edo erdi profesionaleanmurgildutako taldeen entrenamenduetan eta lehiaketetan eta kanpoko jarduera fisiko biziko ezohiko uneetan.