KIROL JARDUERA FISIKOKO IKASTAROETAN LEKUAK GERATZEN DIRA

Ekainak 11, 2021

Udarako kirol eskaintza fisikoaren aurreinskripzio eta zozketa prozesuaren ondoren, leku batzuk libre geratzen dira jarduera hauetan:

  • Hilekoetan: GAP, KROSS TRAINNING, K-STREtCH, PILATES, PUMP, YOGA, ZUNBA.
  • Hamabostekoetan: GOIZEAN KIROLEAN, BIZIKLETA+KIROLA, HELDUEN IGERIKETA (hastapen eta hobekuntza mailak), 2015-2017 TARTEAN JAIOTAKOEN IGERIKETA (hastapena eta ludoteka mailak), 2009-2014 TARTEAN JAIOTAKOEN IGERIKETA (estiloen maila).

Izena emateko egunak ekainaren 14tik 20ra dira, eta online zein Allurralde kiroldegiko bulegoetan bertan eman daiteke, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 19:30era.no