26/2021 Dekretuaren osteko jarduera fisikoa eta kirola

Ekainak 01, 2021

Eusko Jaurlaritzak ekainaren 1ean argitaratutako pandemiari aurre egiteko prebentzio-neurriei buruzko azken dekretua kontuan hartuta, Andoaingo Udalak nabarmendu nahi du berreskuratu egiten dela 22:30ean itxiko diren kirol-instalazioen ohiko ordutegia, eta jarduera fisikoa eta aire zabaleko kirola mugarik gabe egin ahal izango dela, pertsona kopuruari dagokionez.Udalerrian kirol-jarduera fisikoak egiteko baldintzak honako hauek dira:

KIROL EREMUA

EGOERA

UDAL KIROL INSTALAZIOAK

  • IREKITA JENDEARENTZAT: AURRETIKO ZITA ETA %50EKO AFOROAREKIN ETA 22:30AK ARTE
  • ALDAGELAK ETA DUTXAK ERABIL DAITEZKE
  • JARDUEREN PROGRAMA: 6 pertsonako taldeetan eta beti maskarilarekin, kanpoan egiten den intentsitate handiko jarduera fisikoko aparteko uneetan izan ezik.

ESKOLA KIROLA

  • ENTRENAMENDUAK EGIN DAITEZKE, 6 pertsonako taldeetan eta musukoarekin. LEHIAKETAK ETENDA DAUDE.

KIROL FEDERATUA

  • FEDERATUEN ENTRENAMENDUAK EGIN DAITEZKE, taldeen mugarik gabe.
  • FEDERATUEN LEIHAKETAK ANTOLATU DAITEZKE BAINA PUBLIKORIK GABE.

JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA AIRE ZABALEAN

  • EGIN DAITEKE KONTAKTURIK GABE ETA PERTSONA MUGARIK GABE

MASKARILA

  • MOMENTUORO ERABILI BEHAR DA SALBUESPEN HAUEKIN: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, baimendutako federatuen entrenamendu eta lehiaketetan, eta kanpoan egiten den intentsitate altuko jarduera fisikoko une berezietan.