23/2021 DEKRETUAREN OSTEKO JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA

Maiatzak 10, 2021

Alarma egoeraren amaiera dela eta, eta Eusko Jaurlaritzak Maiatzaren 8an argitaratu zuen pandemiari aurre egiteko prebentzio neurriei buruzko azken dekretua kontutan hartuz, udalerrian kirol jarduera fisikoak egiteko baldintzak ondorengoak dira:



KIROL EREMUA

EGOERA

UDAL KIROL INSTALAZIOAK

  • IREKITA JENDEARENTZAT: AURRETIKO ZITA ETA %50EKO AFOROAREKIN ETA 22:00AK ARTE (erabiltzaileak ateratzea barne).
  • ALDAGELAK ETA DUTXAK ERABIL DAITEZKE
  • JARDUEREN PROGRAMA: 6 pertsonako taldeetan eta beti maskarilarekin, kanpoan egiten den intentsitate handiko jarduera fisikoko aparteko uneetan izan ezik.

ESKOLA KIROLA

  • ENTRENAMENDUAK EGIN DAITEZKE, 6 pertsonako taldeetan, taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta musukoarekin. LEHIAKETAK ETENDA DAUDE.

KIROL FEDERATUA

  • FEDERATUEN ENTRENAMENDUAK EGIN DAITEZKE, taldeen mugarik gabe.
  • FEDERATUEN LEIHAKETAK ANTOLATU DAITEZKE BAINA PUBLIKORIK GABE.

JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA AIRE ZABALEAN

  • EGIN DAITEKE, KONTAKTURIK GABE ETA SEI LAGUNEKO TALDEETAN GEHIENEZ.

MASKARILA

  • MOMENTUORO ERABILI BEHAR DA SALBUESPEN HAUEKIN: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesional edo erdi profesionalean murgildutako taldeen entrenamenduetan eta lehiaketetan eta kanpoko jarduera fisiko biziko ezohiko uneetan.