ANDOAIN GUNE GORRIAN, NEURRI BERRIAK

Apirilak 26, 2021

Andoaingo udalerriko COVID19 kasu positiboen intzidentzia tasa metatuaren ondorioz, 100.000 biztanleko 400 baino handiagoa denez, bihar, apirilaren 27ko 00:00etatik aurrera, Andoaingo perimetro-itxiera indarrean jarriko da. Udalerrian kirol jarduera fisikoak ondorengo baldintzetan egin daitezke: 

ANDOAINGO JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA EGOERA EPIDEMIOLOGIKOAREN ARABERA

ITM (14 EGUN) 400TIK GORA DENEAN 

Eguneratzea: 2021-04-26

KIROL EREMUA

EGOERA

UDAL KIROL INSTALAZIOAK

  • IREKITA JENDEARENTZAT: AURRETIKO ZITA ETA %50EKO AFOROAREKIN ETA 21:00AK ARTE
  • ALDAGELAK ETA DUTXAK ITXIAK IGERILEKUETAKOAK IZAN EZIK
  • JARDUEREN PROGRAMA: barruko instalazioetan egiten dena 4 pertsonako taldeetan eta beti maskarilarekin, kanpoan egiten den intentsitate handiko jarduera fisikoko aparteko uneetan eta igerilekuetan izan ezik.

ESKOLA KIROLA

  • ENTRENAMENDUAK EGIN DAITEZKE, 6 pertsonako taldeetan, barruko saioak direnean ezik, horietan 4koak izan behar dutelarik eta musukoarekin. LEHIAKETAK ETENDA DAUDE.

KIROL FEDERATUA

  • FEDERATUEN ENTRENAMENDUAK EGIN DAITEZKE, taldeen mugarik gabe.
  • FEDERATUEN LEIHAKETAK ANTOLATU DAITEZKE BAINA PUBLIKORIK GABE.

JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA AIRE ZABALEAN

  • EGIN DAITEKE 6 LAGUNEKO TALDEETAN GEHIENEZ.

MASKARILA

  • MOMENTUORO ERABILI BEHAR DA SALBUESPEN HAUEKIN: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, baimendutako federatuen entrenamendu eta lehiaketetan, eta kanpoan egiten den intentsitate altuko jarduera fisikoko une berezietan.

MUGIKORTASUNA

   •   MUGAKIDE IZAN OHI DIREN UDALERRIEN ARTEKO MUGIKORTASUNA BAIMENTZEN DA, GIMNASIO, KIROL ELKARTE EDO KIROLDEGIETAKO IKASTARO EDO JARDUERETARA  JOATEKO.