COVID19aren inguruko azken aldaketak

Otsailak 15, 2021

ANDOAINGO JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA EGOERA EPIDEMIOLOGIKOAREN ARABERA

IM (14 EGUN) 500TIK BEHERA DENEAN   Eguneratzea: 2021-02-15

KIROL EREMUA

EGOERA

UDAL KIROL INSTALAZIOAK

  • IREKITA JENDEARENTZAT: AURRETIKO ZITA ETA %50EKO AFOROAREKIN ETA 21:00AK ARTE
  • ALDAGELAK ETA DUTXAK ERABIL DAITEZKE
  • JARDUEREN PROGRAMA: 6 pertsonako taldeetan eta beti maskarilarekin, kanpoan egiten den intentsitate handiko jarduera fisikoko aparteko uneetan izan ezik.

ESKOLA KIROLA

  • ENTRENAMENDUAK EGIN DAITEZKE, 6 pertsonako taldeetan eta musukoarekin. LEHIAKETAK ETENDA DAUDE.

KIROL FEDERATUA

  • FEDERATUEN ENTRENAMENDUAK EGIN DAITEZKE, taldeen mugarik gabe.
  • FEDERATUEN LEIHAKETAK ANTOLATU DAITEZKE BAINA PUBLIKORIK GABE.

JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA AIRE ZABALEAN

  • EGIN DAITEKE SEI LAGUNEKO TALDEETAN GEHIENEZ.

MASKARA

  • MOMENTUORO ERABILI BEHAR DA SALBUESPEN HAUEKIN: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, baimendutako federatuen entrenamendu eta lehiaketetan, eta kanpoan egiten den intentsitate altuko jarduera fisikoko une berezietan.

MUGIKORTASUNA

  • MUGAKIDE DIREN UDALERRIEN ARTEKO MUGIKORTASUNA BAIMENTZEN DA KIROL JARDUERAK EGITEKO, BAI INSTALAZIOETAN BAI AIRE ZABALEAN, METATUTAKO INTZIDENTZIA TASA EDOZEIN DELA ERE.
  • UDALERRIEN ARTEKO MUGIKORTASUNA BAIMENTZEN DA KIROL PROFESIONALERAKO ETA ERDI-PROFESIONALERAKO, METATUTAKO INTZIDENTZIA TASA EDOZEIN DELA ERE.
  • UDALERRIEN ARTEKO MUGIKORTASUNA BAIMENTZEN DA, MUGAKIDEAK EZ IZAN ARREN, KIROL FEDERATUKO ENTRENAMENDU ETA LEHIAKETETARAKO, ESKOLA-KIROLEKO ENTRENEMANDUETARAKO ETA GIMNASIO, KLUB   ETA KIROLDEGIETAKO IKASTAROETARAKO, BALDIN ETA JATORRIZKO ETA HELMUGAKO UDALERRIAK COVID19GATIK KASU POSITIBOEN INTZIDENTZIA TASA METATUA 500 BAINO TXIKIAGOA BADU.