Covid-19agatik Andoaingo egoera epidemiologikoaren baldintzapeko jarduera fisikoa eta kirol jarduera

Otsailak 12, 2021

Andoaingo udalerria eremu epidemiologiko gorritik atera ondoren, eskolako eta federatutako kirol-jarduerei berrekin dakieke, urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuan zehaztutakoaren arabera.
Udalerrian kirol jarduera fisikoak ondorengo baldintzetan egin daitezkela jakinarazten dizuegu:

KIROL EREMUA

EGOERA

UDAL KIROL INSTALAZIOAK

  • IREKITA   JENDEARENTZAT: AURRETIKO ZITA ETA %50EKO AFOROAREKIN ETA 21:00AK ARTE
  • ALDAGELAK ETA DUTXAK ERABIL DAITEZKE
  • JARDUEREN PROGRAMA: 6 pertsonako taldeetan eta beti maskarilarekin, kanpoan egiten den intentsitate handiko jarduera fisikoko aparteko uneetan izan ezik.

ESKOLA KIROLA

  • ENTRENAMENDUAK EGIN DAITEZKE, 6 pertsonako taldeetan eta musukoarekin. LEHIAKETAK ETENDA DAUDE.

KIROL FEDERATUA

  • FEDERATUEN ENTRENAMENDUAK EGIN DAITEZKE, taldeen mugarik gabe.
  • FEDERATUEN LEIHAKETAK ANTOLATU DAITEZKE BAINA PUBLIKORIK GABE.

JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA AIRE ZABALEAN

  • EGIN DAITEKE SEI LAGUNEKO TALDEETAN GEHIENEZ.

MASKARA

  • MOMENTUORO ERABILI BEHAR DA SALBUESPEN HAUEKIN: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, baimendutako federatuen entrenamendu eta lehiaketetan, eta kanpoan egiten den intentsitate altuko jarduera fisikoko une berezietan.

MUGIKORTASUNA

  • ANDOAINEN ERROLDATUTAKOEK BAKARRIK ERABIL DITZAKETE UDAL KIROL INSTALAZIOAK.
  • BAIMENDUTAKO ENTRENAMENDU ETA LEHIAKETETAN PARTE HARTZEN DUTENAK UDALERRI BATETIK BESTERA JOAN DAITEZKE, DAGOKION EGIAZTAGIRIA AURKEZTUTA.

Gure udalerriko egoera epidemiologikoaren arabera gertatzen diren aldaketen eta/edo gertatzen diren araudi aldaketen berri emango dizuegu uneoro.