Jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruan gaur egun dagoen arau egoera

Otsailak 02, 2021

Jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruan gaur egun dagoen arau egoera korapilatsua dela eta, eta herritar askoren nahasmendua argitzen saiatzeko, Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zerbitzuak jakinarazten du zer baimentzen duen egoera epidemiologiko gorrian dauden udalerrietan indarrean dagoen araudiak:

KIROL EREMUA

EGOERA

UDAL KIROL INSTALAZIOAK

  • IREKITAK   JENDEARENGAN; AURRETIKO ZITA ETA %50EKO AFOROAREKIN ETA 21:00AK ARTE
  • ALDAGELAK ETA DUTXAK ERABIL DAITEZKE
  • JARDUEREN PROGRAMA: 6 pertsonako taldeetan eta beti maskarillarekin, kanpoan egiten den intentsitate handiko jarduera fisikoko aparteko uneetan izan ezik.

ESKOLA KIROLA

  • ENTRENAMENDUAK ETA LEHIAKETAK ETENDA DAUDE.

KIROL FEDERATUA

  • BAKARRIK LEHIAKETA PROFESIONALEAN ETA ERDI-PROFESIONALEAN MURGILDUTA DAUDEN KIROLARIAK ETA TALDEEK EGIN AHAL IZANGO DITUZTE ENTRENAMENDUAK.

JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA AIRE ZABALEAN

  • EGIN AHAL IZANGO DA SEI LAGUNEKO TALDEETAN GEHIENEZ.

MASKARA

  • MOMENTUORO ERABILI BEHAR DA SALBUESPEN HAUEKIN: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, baimendutako federatuen entrenamendu eta lehiaketetan, eta kanpoan egiten den intentsitate altuko jarduera fisikoko une berezietan.

MUGIKORTASUNA

  • ANDOAINEN ERROLDATUTAKOEK BAKARRIK ERABIL DITZAKETE UDAL KIROL INSTALAZIOAK.