Neurri berriak. Urtarrilak 13

Urtarrilak 13, 2021

COVID-19ren aurkako neurriei buruz Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratu zuen azken dekretuaren ondoren, jakinarazten dizuegu Andoain egoera epidemiologiko gorrian dagoen bitartear:

  • Programatutako edukiera eta ikastaroak azken dekretu honen aurrretik ezarritako baldintzetan mantenduko dira.
  • Udalerriko perimetroa itxita dagoenez, ezingo da Buruntzaldeko beste instalazio batzuetara joan, eta, alderantziz, beste udalerri batzuetako abonatuak eta erabiltzaileak ere ezingo dira gure instalazioetara etorri.

Osasun Sailak inzidentzia tasa metatua berrikusi ondoren, 100.000 biztanleko 500etik behera egiten duenean, udaleko kirol instalazioak erabiltzeko baldintza berrien berri emango dugu berriro.