Kirol praktika Andoainen dekretu berriaren ondoren

Urtarrilak 13, 2021

Egoera  epidemiologikoaren  ondorioz  Eusko  Jaurlaritzak  atzo  argitaratu  zuen  azken dekretuaren ondoren, Andoaingo Udaleko Jarduera Fisikoa eta Kirola Sailak jakinarazi nahi  du  andoaindarrei  nola  eragiten  dien  jarduera  fisikoa  eta  kirol  jarduera  egiteko orduan.

Andoaingo  Covid-19agatiko  kasu  positiboen  intzidentzia-tasa  metatua  100.000 biztanleko  500  baino  handiagoa  denez,  bertan  behera geratzen  da  taldeko  edozein kirol  jarduera  mota,  bai  entrenamenduan,  bai  lehiaketan.

Salbuetsita  daude,  eta  honako  hauek  egin  daitezke:
-  Gimnasio  eta  udal  kirol  instalazioetan  programatutako  ikastaroak  edo  jarduerak.
-  Aire  zabaleko  edozein  jarduera  fisiko  eta  kirol  jarduera  egitea,  gehienez  sei pertsonako  taldeetan.


Kiroldegiko  abonatuei  eta  erabiltzaileei  argitu  nahi  diegu,  udalerriko  perimetroa  itxita dagoenez, ezingo dela Buruntzaldeko beste instalazio batzuetara joan eta, alderantziz, beste  udalerri  batzuetako  abonatuak  ere  ezingo  direla  gure  instalazioetara  joan.


Osasun Publikoaren eta Adikzioen  Sailak  intzidentzia-tasa metatua berrikusi ondoren, 100.000 biztanleko 500etik behera egiten duenean, jarduera fisikoa eta kirol jarduera egiteko  baldintza  berrien  berri  emango  dugu  berriro. Gogorarazi  nahi  dugu  kirol  jarduera  orotan  nahitaez  erabili  beharko  dela  maskara. Espazio  naturaletan,  hiri-inguru  periferikoetan  (oinezkorik  gabe),  igerilekuetan  eta jarduera fisiko handiko aparteko uneetan izan ezik.