Abonuak berritzeko kanpaina

Abenduak 23, 2020

      Bizitzea dagokigun une gogor eta zalantzagarri hauetan, jarduera fisikoa funtsezko jarduera bihurtzen da ezbeharrei aurre egiteko, bai maila emozionalean, bai fisikoan .

     Ildo horretatik , jarduera fisikoaren eta udal kirolen zerbitzuak bere instalazioetan jarduera fisikoa modu seguruan egin ahal izateko protokolo eta erabilera modua egokiak ezarri ditu, betiere une bakoitzean indarrean dagoen araudira egokituta.

     Zerbitzuen eta ordutegien murrizketak aldakorrak direla jakinda ere, hemendik instalazioak erabiltzen jarraitzera animatzen zaitugu.

     Zure abonuan edozein aldaketa egiteko kiroldegitik pasa zaitezke edo kirola.andoain.eus web orrian kontsulta dezakezu. Beraz, gogorarazten dizugu urtarrilaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dituzula agiri hauek:·  

  •  Abonamendu familiarrak: familian bizi diren eta ikasten ari diren 18-26 urte bitarteko beherako seme/alaben matrikula edo langabezi txartela.
  • Familia ugariak: Familia ugariaren ziurtagiria (bakarrik aurkeztu behar da alta berria bada edo aurrekoa iraungi bada).
  • Langabetuak, jubilatuak eta minusbaliatuak: Dagokien ziurtagiria.
  • Urtarrilaren 17rako ez bazara gurekin harremanetan jartzen kiroldegiko bazkide izaten jarraitu nahi duzula ulertuko dugu.

Bestalde, Buruntzaldeko abantailaz gozatzeko aukera izaten jarraituko duzu:

 

DIPTIKOA 2021

 

         BERRITU KONPROMISOA ZURE ONGIZATEAREKIN!