COVID-19 instalazioak erreserbatu eta erabiltzeko araudia. 2020-12-14an eguneratua

Abenduak 15, 2020

 

Erreserbarako araudia:


• Erreserbak telefonoz eta aurrez aurre egin ahal izango dira, Allurralde zein Arraten.

• Instalazioetarako eguneko sarrera erosi ahal izango da.
• Egunean gehienez bi instalazio erreserbatu ahal izango dira.
• Hitzordua erreserbatu duten abonatuak bakarrik sar daitezke instalazioetara.
• Egun eta instalazio bakoitzeko ordu-tarte bat gorde ahal izango da, gehienez astebete lehenago.
• Erreserba egin ondoren, erreserba ez bada erabiliko, lehenbailehen baliogabetu beharko da; bestela, zuzendaritzak horretarako neurriak hartzeko eskubidea izango du.
• Erreserba denbora ordubetekoa izango da, eta erabilitako makinak garbitzeko eta desinfektatzeko behar den denbora barne hartuko du.
• Erreserba egiteko eskatuko diren datuak: zein udalerritakoa den, izen-abizenak, adina, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.
• Erreserbatutako hurrengo ordua erabili ahal izango da, libre badago. Igerilekuaren kasuan aurretik soroslearekin kontsultatu beharko da.


Instalazioak erabiltzeko araudia:


• Instalazioetara maskaraz sartuko da beti, eta behar bezala erabiliko da uneoro.
• Instalazioetara txartel bidez sartuko da.
• Instalazioetara sartzeko kortesiazko tartea 15 minutukoa da, eta denbora hori igarotakoan ezingo da instalazioetara sartu.
• Instalazioetara sartzean, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira.
• Aldagelak eta bainugelak erabiltzeko irekita egongo dira, edukiera mugatua izango dute eta 1,5 metroko distantzia soziala mantenduko da. Hala ere, ez erabiltzea eta etxetik kirol-arroparekin etortzea gomendatzen da.
• Erabiltzailea erreserbatuta duen instalaziora joango da zuzenean.
• Seinaleztatutako zirkulazioak, sarrera eta irteera bereiziak, kartel adierazleak eta instalazioko langileen oharrak errespetatuko dira.
• Nahitaezkoa da toalla erabiltzea. Eraman zure toalla makinekin kontakturik ez izateko, eta egunero garbitu. Mikrozuntzezko toallak erabiltzea gomendatzen da, xurgatzaileagoak direlako eta azkar lehortzen direlako.
• Makina bakoitza erabili aurretik eta ondoren, erabiltzaile bakoitzak desinfektatu egingo du.Horretarako, garbiketa eta desinfekzio estazioak jarriko dira instalazioetan.

• Ezin izango dira kotxonetak erabili, norberaren esterillak erabili ahal izango dira.
• Gimnasioetara ezin dira motxilak eta/edo kirol poltsak eraman, jarduerarako material espezifikoa eramateko sokazko motxilak izan ezik.
• Takillak erabili ahal izateko, 3x4 zm inguruko giltzarrapoa ekarri behar da. Erabili ondoren takillak behar bezala desinfektatzeko, erabiltzaileek erabilitako takillako atea markatu beharko dute, instalazioen sarreran hartuko duten gometsa batekin.
• Norberaren ur botilatxoa erabiltzea.
• Solariuma: astean, gehienez ere, eguneko ordu bakoitzeko saio bat erreserbatu ahal izango da.
• Sauna: astean, gehienez ere, ordu eta erdi gorde ahal izango da eguneko.

Gomendio orokorrak

• Etxetik kirol arroparekin etortzea.
• Eskuak sarri garbitzea.
• Ez ukitu begiak, belarriak, ahoa eta aurpegia, oro har, ariketa fisikoa egiten ari zarenean. Hori egiten baduzu, garbitu eskuak toallarekin.
• Objekturik, mugikorrik edo bestelako elementurik ez partekatzea
• Eztul edo doministiku egitean, estali ukondoarekin.
• Erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea eta paperontzira botatzea.