UDAL KIROL INSTALAZIOEN INGURUKO NEURRI BERRIAK

Azaroak 13, 2020

Covid-19ren prebentziorako Eusko Jaurlaritzak hartutako azken neurriei eta bere azalpenei egokituz, jarduera fisikoaren eta kirolen udal zerbitzutik hartutako neurriak ondorengoak dira:

  •      Instalazioak irekita mantentzen ditugu, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
  •      Udaleko kirol-instalazio guztiak 21:00etan itxiko dira.
  •      Aretoen edukiera %40ª murriztu da.
  •     Kiroldegian 2014an eta aurrekoetan jaiotako haurrentzat antolatutako ikastaro guztiak bertan behera geratuko dira  azaroaren 16tik aurrera eta agindu berria jaso arte.
  •     Udal-zerbitzuak eskaintzen dituen gorputz eta kirol jarduerak ordutegi, egun eta antolaketa berarekin( 6ko taldetan) funtzionatzen jarraituko dute, instalazioen itxiera berriak eragiten dien jarduerak izan ezik, horien ordutegiak egokitu direla.
  •     Musukoa nahitaez erabili behar da kirol espazio eta jarduera guztietan, baita kirola egiten den bitartean ere, igerilekuko uraren barruan izan ezik.
  •      Aldagelak eta dutxak erabiltzea debekatuta dago, igerilekuko erabiltzaileen kasuan izan ezik; izan ere, horiek aldagelak eta igerilekuen esparruko dutxak erabili ahal izango dituzte (aldageletakoak ezingo dira erabili).