Neurri berriak COVID-19ren egoera epidemiologikoa dela eta

Urriak 23, 2020

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 23ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoan prebentzio neurri espezifikoak eta bereziak hartzen dituenak, COVID-19tik eratorritako egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz, jakinarazten dizuegu Andoaingo Udalak honako hau erabaki duela bere kirol instalazioen eta programen erabilerari dagokionez:

  • Instalazioen gehieneko edukiera % 50era jaistea.  
  • Jarduera fisikoko eta kiroletako udal sailak antolatutako jarduera guztiak bertan behera uztea, hasiera batean urriaren 23tik azaroaren 5era bitartean.
  • Allurralde kiroldegiko eta Arrate pilotalekuko gimnasioak berrantolatzea, eta une oro maskara erabiltzea, salbu eta bizikletak, eliptikak, korrika egiteko zintak eta arraunetakoak erabiltzen direnean.
  • Buruntzaldeko ibilbideen eguna bertan behera uztea.