BERRIKUNTZAK KIROL INSTALAZIOAK ERRESERBATZEKO ETA ERABILTZEKO ARAUDIAN

Ekainak 26, 2020

 

Udaleko kirol instalazioen erabileraren deseskaladarekin jarraituz, jakinarazten da mantendu egiten dela instalazio horiek erreserbatzeko eta erabiltzeko lehenago jakinarazitako araudia, ondoren zehazten diren berritasunekin:

• Erreserbak, telefonoz ez ezik, Allurralde eta Arraten ere egin ahal izango dira.

• Instalazioetarako eguneko sarrera erosi ahal izango da.

• GIMNASIOAK ETA ATLETISMOKO PISTA:

.- Egun bakoitzeko ordu tarte bat gorde ahal izango da, gehienez ere astean 7 egun lehenago.

.- Instalazioan gaudela, erreserbatutako ordua erabili ahal izango da, libre badago.

.- Erabilerarako irekiko dira aldagelak, takillak eta komunak edukiera mugatuarekin, 1,5 metroko distantzia soziala mantenduz.Hala ere, ez erabiltzea eta etxetik kirol arroparekin etortzea gomendatzen da.

.- Takillak erabili ahal izateko, 3 zm inguruko zabalera x 4 zm luzeko giltzarrapoa ekarri behar da. Erabili ondoren takillak behar bezala desinfektatzeko, erabiltzaileek erabilitako takillako atea markatu beharko dute, instalazioen sarreran hartuko duten pegatina batekin.

• IGERILEKUAK:

.- Gehienez ere astean 4 egunez erreserbatu ahal izango da.