Araudia Covid-19

Ekainak 11, 2020

 KIROL INSTALAZIOAK ERRESERBATZEKO ARAUDIA

• Erreserbak abonatutako pertsonentzat bakarrik izango dira; momentuz ez da eguneko sarrerarik salduko.

• Erreserbak telefonoz egingo dira beti, instalazioak irekita dauden ordutegian.

• Hitzordua erreserbatu duten abonatuak baino ezin dira sartu instalazioetan.

• Egun, instalazio eta leku bakoitzeko ordu-tarte bat erreserbatu ahal izango da, gehienez ere bi asteko eta astebete lehenago gehienez. Ezin dira bi gune desberdin erabili erreserba berean.

• Erreserba egin ondoren, erreserba ez bada erabiliko, lehenbailehen deuseztatu beharko da; bestela, Zuzendaritzak neurriak hartzeko eskubidea izango du.

• Erreserba denbora ordubetekoa izango da, eta erabilitako makinak garbitzeko eta desinfektatzeko behar den denbora barne hartzen du; igerilekuaren kasuan, gehienez 45 minutu eman ahal izango dira uretan.

• Erreserba egiteko eskatuko diren datuak: abonatutako pertsona zein udalerritakoa den, izena, abizenak, adina, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.

 

KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO ARAUDIA

• Instalazioetara maskaraz sartuko da beti, eta ariketa fisikorik egiten ez den guztietan erabiliko da.

• Hatz markaren bidez sarbidea kendu da. Txartel bidez sartuko da. Txartela ez duten abonatuei emango zaie.

• Instalazioetara sartzean, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira.

• Erabiltzailea zuzenean joango da erreserbatuta duen instalaziora.

• Zirkulazio seinaleztatuak, sarrera eta irteera bereiziak, eta kartel adierazgarriak eta instalazioko langileen argibideak errespetatuko dira.

• Norberaren ur botilatxoa erabili.

• Arreta printzipioagatik eta OMEren gomendioei jarraituz, instalazioetara ez joatea gomendatzen zaie talde kaltebera nagusiei: 60 urtetik gorakoak eta hipertentsio arteriala, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, biriketako gaixotasun kronikoak, minbizia, immunoeskasiak eta haurdunak.

 

GIMNASIOEN ARAUDI ESPEZIFIKOA

• Gimnasioa erabiltzeko, nahitaezkoa da 2 eskuoihal eramatea, handi bat makinen gainean jartzeko eta beste bat izerdia lehortzeko. Mikrozuntzezko eskuoihalak erabiltzea gomendatzen da, xurgatzaileagoak direlako eta azkar lehortzen direlako.

• Gimnasioen eremuan, aldagelak, zerbitzuak eta armairuak itxita egongo dira oraingoz, larrialdietan izan ezik.

• Makina bakoitza erabili aurretik eta ondoren, erabiltzaile bakoitzak desinfektatu egingo du. Horretarako, garbiketa-eta desinfekzio estazioak jarriko dira instalazioetan.

• Ezin izango da koltxonetarik erabili, bakoitzaren esterilak erabili ahal izango dira.

 

IGERILEKUEN ARAUDI ESPEZIFIKOA:

• Igerileku eremuan, aldagelak, zerbitzuak eta takillak 2 metroko distantzia sozialari buruzko araudiari egokituta egongo dira.

• Takillak erabili ahal izateko, 3 zm inguruko zabalera x 4 zm luzeko giltzarrapoa ekarri behar da. Gogoan izan takillak erabili ondoren libre utzi behar direla.

• Igerilekuaren aforoa 9 lagunekoa izango da ordu tarte bakoitzeko: 7 igerileku handian, bat kaleko, eta bi igerileku txikian, bat kaleko.

• Igerileku txikian, etxe berean bizi diren 3 pertsona arteko familia unitateei sartzeko baimena emango zaie.

• Sorosleak gainbegiratuko du zenbat bainulari dauden igerileku bakoitzean, eta, beharrezkoa izanez gero, bainulari horietarako sarbidea murriztuko du.

• Ezin izango da igerilekuko material espezifikoa erabili, material propioa erabili ahal izango da.

 

ERABILTZAILEENTZAKO GOMENDIO OROKORRAK

• Gimnasioen kasuan, etxetik kirol arroparekin etortzea.

• Eskuak sarri garbitzea.

• Saihestu begiak, belarriak, ahoa eta, oro har, aurpegia ukitzea ariketa fisikoa egiten ari denean. Egiten bada, eskuak eskuoihalarekin lehortu edo garbitu aurretik.

• Objektuak, mugikorrak eta bestelakoak ez partekatzea.

• Eztul edo doministiku egitean, ukondoarekin estali.

• Bota daitezkeen zapiak erabiltzea eta errefusatzeko paperontzira botatzea.

• Eskuoihalak eta bestelako objektu pertsonalak ez partekatzea. Toallak eta bainujantziak garbitzea etxera iristerakoan.