Igerilekuaren irekiera

Ekainak 11, 2020

Datorren ekainaren 15ean Allurralde kiroldegiko igerilekuak ohiko ordutegian irekiko dira abonatuentzat soilik, edukiera mugatuarekin, aurretiko hitzorduarekin eta higiene eta gizarte urruntasuneko neurriak errespetatuz.

Erreserbak telefonoz egingo dira ekainaren 11tik aurrera, kiroldegian (943300147) zein frontoian (943590174) instalazioen ordutegian.

Gogoan izan takillak eta giltzarrapoen sistema berria instalatu dela eta ondorioz erabiltzaile bakoitzak 3 zm inguruko zabalera x 4 zm luzeko giltzarrapoa ekarri beharko duela.

Instalazioak erabiltzeko eta erreserbatzeko protokoloak email edo sms bidez jakinaraziko zaizkie abonatutako pertsona guztiei, eta jarduera fisikoaren eta kirolen zerbitzuaren webgunean kontsultatu ahal izango dira.

Edukiera eta zerbitzuak pixkanaka handitzearen berri ematen jarraituko dugu.

Instalazioak ixteko aldiaren zati proportzionalari dagokion itzulketa martxoaren 15etik ekainaren 15era bitartekoa izango da, eta laster gauzatuko da.