INSTALAZIOAK ERABILTZEKO ETA ERRESERBATZEKO ARAUDIA COVID-19

Ekainak 03, 2020

 

Instalazioak erreserbatzeko araudia

• Erreserbak abonatutako pertsonentzat bakarrik izango dira; momentuz ez da eguneko sarrerarik salduko.

• Erreserbak telefonoz egingo dira beti, instalazioak irekita dauden ordutegian.

• Hitzordua erreserbatu duten abonatuak baino ezin dira sartu instalazioetan.

• Egun eta instalazio bakoitzeko ordu tarte bat gorde ahal izango da, gehienez ere bi asteko eta gehienez astebete lehenago.

• Erreserba egin ondoren, erreserba ez bada erabiliko, lehenbailehen deuseztatu beharko da; bestela, Zuzendaritzak neurriak hartzeko eskubidea izango du.

• Erreserba denbora ordubetekoa izango da, eta erabilitako makinak garbitzeko eta desinfektatzeko behar den denbora barne hartzen du.

• Erreserba egiteko eskatuko diren datuak: abonatutako pertsona zein udalerritakoa den, izena, abizenak, adina, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.

• Arrate pilotalekuko kantxan erreserbatutako orduaren hurrengo ordua erabili ahal izango da, hura erabilgarri badago.

Instalazioak erabiltzeko araudia

• Instalazioetara maskaraz sartuko da beti, eta ariketa fisikorik egiten ez den guztietan erabiliko da.

• Hatz markaren bidez sarbidea kendu da. Txartela bitartez sartuko da. Txartela ez duten abonatuei bertan emango zaie.

• Instalazioetara sartzean, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira.

• Erabiltzailea zuzenean joango da erreserbatuta duen instalaziora.

• Nahitaezkoa da 2 eskuoihal eramatea, handi bat makinen gainean jartzeko eta beste bat izerdia lehortzeko. Mikrozuntzezko eskuoihalak erabiltzea gomendatzen da, xurgatzaileagoak direlako eta azkar lehortzen direlako.

• Aldagelak, zerbitzuak eta armairuak itxita egongo dira, larrialdietan izan ezik.

• Zirkulazio seinaleztatuak, sarrera eta irteera bereiziak, eta kartel adierazgarriak eta instalazioko langileen argibideak errespetatuko dira.

• Makina bakoitza erabili aurretik eta ondoren, erabiltzaile bakoitzak desinfektatu egingo du. Horretarako, garbiketa eta desinfekzio estazioak jarriko dira instalazioetan.

• Ezin izango da koltxonetarik erabili, bakoitzaren esterilak erabili ahal izango dira.

• Norberaren ur botilatxoa erabili.

• Arreta printzipioagatik eta OMEren gomendioei jarraituz, instalazioetara ez joatea gomendatzen zaie talde kaltebera nagusiei: 60 urtetik gorakoak eta hipertentsio arteriala, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, biriketako gaixotasun kronikoak, minbizia, immunoeskasiak diagnostikatuta dituztenak eta haurdunak.

Erabiltzaileentzako gomendio orokorrak

• Etxetik kirol arroparekin etortzea.

• Eskuak sarri garbitzea.

• Saihestu begiak, belarriak, ahoa eta, oro har, aurpegia ukitzea ariketa fisikoa egiten ari denean. Egiten bada, aurretik eskuak eskuoihalarekin lehortu edo garbitu.

• Objektuak, mugikorrak eta bestelakoak ez partekatzea.

• Eztul edo doministiku egitean, ukondoarekin estali.

• Bota daitezkeen zapiak erabiltzea eta errefusatzeko paperontzira botatzea.