Inauterietako kirol selfie-ak 2020

Otsailak 16, 2020

Kiroldegian inauteriak ospatuko ditugu elkarren segidako bostgarren urtez. Egun horiek bereziak direnez klaseak beste era batean jasotzea animatzen zaituztegu. Monitoreen aldetik ere ahaleginak egingo ditugu giro eder bat lortzeko.

Argazkietan bakarka edo taldeka agertzeko aukera izango duzue. Mozorrotuta edo nolabait karakterizatuta ateratzea izango da baldintza bakarra. Parte hartzeko gure posta elektronikora Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. bidali beharko dizkiguzue zuen argazkiak eta guztien artean hoberenak aukeratuko ditugu webgunean jartzeko. Ez pentsatu eta mozorrotu zaitez!