Tabernako eremu berria

Irailak 19, 2018

Ikasturte berriarekin batera, aurten berrikuntza bat izango dugu Kiroldegian, gela osagarri bat irekiko da abonatuentzat garai batean kafetegia zegoen espazioa aprobetxatuz. Entrenamenduaren experientzia aberastea eta azken aurrerapen teknikoei eta joerei egokitzea dugu helburu eremu funtzional bat eskeiniz.

Gela hau espazio lasaia bezala sortu da non luzaketak egin eta tonifikazio espezifikoa landu. Horretarako ekipamendu ezberdina dago beroketa lanak eta lan espezifikoa egiteko: bizikletak, urrats aldakorrako makina kardiobaskularra, TRX, Bosu, Pilateseko uztaia, rodilloak...

Berezitasun handi bat du espazioak, hain zuzen ere terrazako zati bat hartzen duela eta honi esker lanketa hauek egiteko aukera izango da edifiziotik kanpo eta horretarako jarri den belarra gainean.

Kiroldegiko goiko solariuan dagoenez, sarrera behin aldagelatik irtenda kantxako eskaileratik da, ez da harrerara irten behar.