San Fermin Txiki 2018

Uztailak 09, 2018

Urtero egiten dugun bezala Goizean Kirolean lehenengo hamabostaldiari agur esateko San Fermin Txikia ospatu genuen Allurralden pasatako ostiralean. Neska-mutilak txuriz jantzita eta zapi gorriarekin etorri ziren kiroldegira. Monitoreek traka txiki bat egin ondoren, entzierroari hasiera eman genion atletismoko pistan. Gure umeek "zezenen" aurretik ihes egin zuten areto futboleko zelaira sartu arte, bertan ospakizuna bukatzeko.