Goizean Kirolean hasi da eguraldi onarekin batera

Ekainak 26, 2018

2018ko uda jarduerak Goizean Kirolean-ekin hasi dira gaur goizean. Aurten lehenengo hamabostaldian 143 neska-mutil apuntatu dira gurekin goizean egoteko eta une ahaztezinak pasatzeko.

Era guztietako ekintzak egingo dituzte egun horietan zehar, esate baterako eskalada, kirol egokitua, kinball-a edota yoga. Azpian dagoen argazkian ikusten duzuenez jende piloa bildu da 9:30etan kiroldegira sartzeko irrikan. Ea eguraldiak laguntzen gaituen!

goizeankirolean2018