Berrikuntzak Allurraldeko instalazioetan

Apirilak 09, 2018

Kirol jardueren aste santuko oporraldia aprobetxatuz Allurraldeko kiroldegian lanean aritu gara bi berrikuntza garrantzitsuetan, jardueren gimnasio nagusiaren lurra berritu da eta spining-eko 25 bizikleta berri ekarri dira.

Spining-eko klasean ekarri den materiala goi mailakoa da, hain zuzen ere, KEISER M3 marka eta modeloko 25 bizikleta. Aurreko bizikletekin alderatuta aldaketa nagusia da multifuntzio kontsola daramatela zeinek neurtzen duen: kadentzia, potentzia, kilokaloriak, bihotz taupadak, distantzia, denbora eta erresistentzi maila. Bizikleten ezaugarri berri horiek saioen kalitatea igoko dute ikasleak klaseetara etortzeko gogoekin batera!

bizikleta-berriak

Bestalde, zuzendutako jardueren gimnasioaren lurra berritu da.  PAVIGYM MOTION izeneko kautxozko materiala erabili da zeinek baimentzen duen erosotasuna, erresistentzia eta frikzioaren kontrola. Aerobik, Zunba eta erabilpen ezberdinetako aretorako espezikikoki diseinatuta dago. Gainera, lurra berriak bi egur mota imitatzen ditu, Pagoa eta Wengué-a. Behin betiko agur esaten diogu egurrari!

suelo-nuevo