2017ko Kirol Merezimendu saria León Albéniz Maiz, “Iruntxiberri”

Maiatzak 23, 2017

Iruntxiberri 1937an Aian jaiotako gizasemea da, baina, Andoainen 1971 urtetik bizi da. Euskal Herrian herri kiroletan izan den kirolari eta apustularirik famatuena izateaz gain, beste kirolariei ofizioa erakusten ere maisua izan da.

Herri kirolean izandako aportazioari esker Andoaingo herriaren errekonozimendu eta eskertza gisa jasoko du 2017ko Kirol Merezimendu saria, datorren ekainaren 1ean Basteroko ekitaldi aretoan 19:00etan.