Allurralde Kiroldegiaren 25. urteurrena

Urtarrilak 24, 2017

Aurten urte berezia izango da kiroldegian ibiltzen garen guztiontzat ekainaren 26an hogeitabost urte beteko ditugu eta. Oraindik ez dago ezer konfirmatuta baina seguru aski hogeita bosgarren urteurrena dela eta ustekabe bat edo beste izango dugu.

Kiroldegiaren eraikuntza sekulako gertaera izan zen herrian. Herritar asko jakin-min handiaz hurbildu ziren inauguraziora. Gainera, hurrengo bi egunetan ate irekiak antolatu ziren andoaindarrok instalazioak ikus zezateen.

Jarraian inaugurazio egunaren argazki batzuk erakutsiko dizkizuegu, 1992ko ekainaren 26an hain zuzen ere. Bertan ikus ditzakezue garai hartako zenbait kargu politiko eta agintari, eraikuntza-lanetan ibili ziren arduradunak eta arretaz begiratzen baduzue zuek ere ager zaitezkete irudietan.

obra1

obra2

obra3

obra4

obra5

obra6

obra7