Igerilekuaren erabilerari buruzko oharra

Urtarrilak 09, 2017

Igerilekuen erabilera dela eta, gogorarazi nahi dizuegu bainujantzia (gantzontzilorik gabe) eta txapelaz gain ezin dela bestelako jantzirik erabili (neoprenoak, likrak, silikonazko galtzerdiak, pardelak…) eta haur txikienek bainujantzi estua erabili behar dutela.

Neurri hau hartzeko arrazoi nagusiak higiene eta osasunari dagozkionak izan dira, arrazoi tekniko eta segurtasunekoez gain. Neurria igerilekuaren erabiltzaile guztientzat da.

Bestetik, emakumeen 4. aldagelan hainbat momentutan leku falta antzeman denez, eta era berean haurren autonomia lantzearren, eskertuko genizueke estiloetako ikasleak aldageletara laguntzailerik gabe etortzea. Hartara, euren autonomia lantzeaz gain, estiloetako neskek 2. aldagela erabiltzeko baimen berezia izango dute.

Ondorengo taulan zehazten dira aldagela guztien erabilerak:

Ikasleak
Sexua
Bakarrik
Beste sexuko pertsona batek lagunduta
0-8 urte
neskak
4
3
 
mutilak
3
4
9-15 urte
neskak
4
--------
 
mutilak
3
--------
+16 urte
neskak
2
--------
 
mutilak
1
--------
Estiloak
neskak
2
--------