Azken tokiak "lehorreko" ikastaroetan!

Azaroak 11, 2016

Ikasturtea pitinka-pitinka aurrera doa eta ia konturatu gabe dagoeneko azaroan gaude. Badirudi atzo klaseekin hasi ginela...

Era guztietako jarduera-sorta dugu gure eskaintzan. Musika latinoa eta gaur egun gehiago entzuten diren abestiak gustokoak badituzu, zure aukerarik onena Zunba-fit da. Musika gustatzen bazaizu baina erritmorik gabe jaio zara eta intentsitate handiagoa duen jarduera bat nahiago baduzu, Spining-ean eman ezazu zure izena. Entrenamendu funtzionala eta HITT-a (intentsitate handiko entrenamendu interbalikoa) kirolaren arloan azken joerak dira; beraz, zure gorputzeko atal guztiak beste era batean lantzen dituen entrenamendua nahi baduzu aurtengo nobedadean apuntatu zaitez: Kross Training.

Goiko lerroetan aipatutako jarduerez gain Pump, K-Stretch, Aerobic, eta abarretan era lekua dago. Informazio gehiago eskuratzeko gure bulegotik pasa zaitezke astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:00etara eta asteartea eta osteguna 17:30etik 19:30era. Halaber, gure webgunean "Jarduerak" atalean ordutegiak eta horien deskribapenak ikus ditzakezue.

Gabonak berehala datoz eta, jakina denez, gehiegikeriz betetako egunak dira. Horregatik, Allurralde kiroldegitik animatzen zaituztegu gure jarduetara apuntatzera (oraindik egin ez baduzue).