Datorren astelehenean zabalduko dira igerilekuko aldagela berriak

Irailak 30, 2016

Duela bi aste iragarri bezala, igerileku aldeko 3. eta 4. aldagelak urrian zabalduko dira; datorren astelehenean, urriaren 3an, hain zuzen ere. Irekiera honekin, igerilekuaren aldeak lau aldagela izango ditu guztira: bi aldagela helduentzat eta beste bi haur eta taldeentzat. Azken hauen erabiltzaileak haur eta gazteak izango dira, zein Allurraldeko ikastaroetan parte hartzen dutenak, igeriketa elkartean edota beraien ikastetxeekin etortzen direnak.

Dena den, obrak ez dira irekiera honekin amaituko; ur beroaren distribuzioaren aldaketarekin lanean jarraitzen dugu eta lan hauen ondorioz ur mozketak egon daitezke datozen bi astetan. Espero dugu sortuko diren eragozpenak ahalik eta gutxien izatea.

 logoayuntapoli