Ikasturteko lehenengo astea agujetaz beterik

Irailak 27, 2016

Aste bat pasa da jada ikasturte berria hasi ginenetik. Agujetak gure eguneroko bizimoduan parte izan direla esan dezakegu, nola monitoreek hala ikasleek beren ondorioak sufritu dituzte eta. Egia da uda pasa eta gero beti kostatzen zaigula eguneroko ohikeriara moldatzea, baina mota horretako jarduerek lanerako itzulera gogo gehiagorekin aurre egitea laguntzen gaituzte.

Orokorrean klaseetara jende piloa etortzen ari da (jakin badakigu lehenego egunak gogorrak direla), eta horren esanahia argi dago: indarrez beteta eta beste urte bat kirolarekin gozatzeko gogo askorekin gaudela.