Datorren astelehenean, irailaren 12an, zabalduko da igerilekua

Irailak 09, 2016

 

Ohar honen bidez uztaila amaieran kiroldegian hasi genituen hobekuntza lanak amaitzear daudela jakinarazi nahi dugu. Datorren astelehenean, irailaren 12an, igerilekua irekiko dugu, eta betiko ordutegia berreskuratuko da.

Egindako lanen ondoren hau da egoera berria: Igerileku handiaren sakonera aldatu egin da, lehen 1,25-2,15-1,90 metro neurtzen zituen, orain berriz, 1,25-1,54-1,40 metro. Lurra ere aldatu egin da. Igerileku txikiaren kasuan sakonerak markatu dira. Igerilekuen eremuan lurraren hainbat txikiaren aldeko egurra txukundu egin da.

Bestalde, aurreikusi diren 4 aldageletatik oraingoz bi bakarrik irekiko dira. Helduentzak dauden bi aldagelak hain zuzen ere. Bi aldagela hauek elbarritu eta mugikortasun gutxiko pertsonei egokituak egongo dira. Urria erdialdean haur eta taldeentzat aurreikustako aldagelak irekiko dira.

Irekierak sortu duen ikusmina dela eta, datorren asterako erabiltzaile asko espero dira, batez ere astelehenean, beraz, eta leku arazoak sahistearren, erabiltzaileei gomendatzen zaie egun horretan ez bertaratzea eta asteartetik aurrera joatea.